Libros de: BARCELÓ ESTEVE, ELIA

Elia Barcelók (Alacant, 1957) Hispaniar Filologia eta Anglo-germaniar Filologia ikasi zituen. Innsbrucken bizi da (Austria), eta, bertako unibertsitatean, espainiar literaturako eta konposizioko eskolak eman ditu hainbat urtez. Literatura ere landu du, bere aspaldiko bokazioa. Helduentzako eta gazteentzako nobelak idatzi ditu, eta arrakasta handia lortu du. Hemeretzi hizkuntzatara itzulita dizkiote liburuak. Nobelarik nabarmenenak El caso del artista cruel eta Cordeluna dira, biak ere Edebé Gazte Literatura Saria irabazitakoak. Argitaletxe honetan, La Roca de Is eta Por ti daré mi vida ere argitaratu ditu, besteak beste.

Libros de: BARCELÓ ESTEVE, ELIA